Zumaiako AEK euskaltegian matrikula zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2022ko ira. 5a, 11:35
Irailaren 1etik 22ra izango duzue zabalik izen-emateko aukera : goizeko 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.


Maila guztiak eta ordutegi malguak dauzkagu ( hasiera mailatik hasi eta C2 mailara arte; goiz, eguerdi zein arratsaldez). Horrez gain, Zumaian erroldatuta egonez gero eta asistentziaren %80 betez gero, Udalaren nahi HABEren dirulaguntzak izango dituzue.

Ez galdu aukera hau eta zatozte Bidasoa kalea 1 behean dagoen gure egoitzara. Telefonoz deitu edo e-mailez idazteko aukera ere baduzue: 607625498 edo zumaia@aek.eus