Euskara ikasteko edo hobetzeko aurrematrikula zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2022ko mai. 25a, 08:23
Preziorik onena eta Zumaiako Udalaren eta HABEren laguntza: aurtengo prezioaren %5eko deskontuaz gozatu eta 3 epetan ordaintzeko aukera.
Ekaineranen 23ra arte duzue euskaltegian aurrematrikula egiteko parada edo on-line bidea nahaiho duzuenok aek.eus atarian aurrematrikula 22-23 sarbidean egin dezakezue, azken hau ekainaren 30era arte.

Maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditugu: hasiera mailatik hasita C2 ikastarora arte, bai aurrez aurre, bai autoikaskuntza sistemaren bidez. Gainera, Zumaiako Udalak eta HABEK  euskara ikasteko bekak dituzte.

Zalantzaren bat izanez gero, Bidasoa 1 behean izango gaituzue astelehenetik ostegunera goizeko 08:00etatik 11:00etara edo astelehenetik asteazkenera 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain,  607625498 telefono zenbakian edo zumaia@aek.eus atarian topa gaitzakezue.