Korrikaren azken bilera ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2022ko mar. 16a, 15:13

Ostegun honetan izango da Korrikaren azken bilera eta Korrika kilometroak zozketatuko dira.

Apirilaren 8an, goizeko 03:00etan  pasatuko da Korrika Zumaiatik, eta bihar izango da  ekimena eta horren aurrekoak prestatzeko azken bilera euskaltegian, arratsaldeko 18:30ean.

Horrez gain, kilometroen zozketa egingo da; alegia, jakingo dugu kilometroak erosi dituzten eragileek zein ordenatan hartuko duten lasterketaren lekukoa; gogoan izan, aurten Zestoatik barrena etorri eta Getariarako norantza hartuko duela.

Azkenik oroitarazi nahi dzuegu Kilometroen zozketara zein bilerara edonor hurbil daitekeela. Zatozte!.