Matrikulazioaren azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2021ko ira. 23a, 12:11
Oraindik matrikula zabalik hasiera maila A0 eta C1( EGA) taldeetan.
Euskara ikasi nahi baduzue, orain duzue aukera ederra;  hasiera mailako goizeko taldean eta arratsaldekoan oraindik lekua baitago. Goizekoaren egutegi eta ordutegia honako hau duzue: astelehenetik asteazkenera 09:30etik 11:30era. Arratsaldekoena, berriz: astelehena eta asteartea 16:00etatik 18:30era.

C1mailan ere badugu oraino lekurik. Ikastaro hau asteazken eta ostegunean eskainiko da 16:00etatik 18:00etara.

Eskolen prezioa 388 eurokoa da eta bi epetan ordaintzeko aukera duzue. Horrez gain, A0 mailakoek HABEren 100% eko dirulaguntza dute gaindituz gero, eta guztiek, A0 eta C1ekoek, %75eko Udalaren laguntza, maila gainditu ezean.

Zatozte Bidasoa 1 behean dugun bulegora (astelehenetik ostegunera 10:00-13:00/ 17:00-20:00; astelehena 27 goiza izan ezik), edo deitu 607625498 telefono zenbakira edo  zumaia@aek.eusemailera idatzi.