Aurrematrikula egiteko azken eguna bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2021ko eka. 24a, 10:45
aek.eus atarian egin ahalko duzue, 2021-2022 aurrematrikulan klik eginda. % 5eko deskontuak aurtengo prezioari aplikatuta.
Bihar bukatuko da aurrematrikula egiteko aukera ederra.

Arin ibil zaitezte; %5eko deskontua ( aurtengo prezioa kontuan izanda, gainera) aplikatuko zaie-eta orain egiten diren matrikulei. Horrez gain, aurrematrikula gehi 3 epe izango dituzue matrikula ordaintzeko. Azkenik,  ez ahaztu Zumaiako udaleko bekak eta HABEren dirulaguntzak ere hor daudela( doakotasuna B2 mailara arte).