Aurrematrikula irekita

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2021ko mai. 27a, 11:21

Ekainaren 25era arte aurrematrikula egiteko aukera duzue www.aek.eus atarian.

Datorren ikasturterako aurrematrikula zabalik dago Zumaiako euskaltegian. Horretarako, www.aek.eus atarian sartu besterik ez duzu eta 2021-22ko aurrematrikula egin.

Euskara ikasteko  edo hobetzeko aukera ederra duzu; izan ere, ekainaren 25era arte %5eko deskontua duzu eta aurtengo matrikulazio prezioa izango duzu. Hori gutxi ez eta, 3 epetan ordaintzeko aukera duzu. Zeren zain zaude? gainera, aurten  c2 maila ere egiteko aukera duzu gurean.

Edozein zalantza izanez gero, zatoz gurera eta galdetu: astelehenetik ostegunera, goizeko 09:00etatik 11:00etara edo arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara  Bidasoa kalea 1 behean, zumaia@aek.eus edo 607 625 498 telefonoan topa gaitzakezu.

Anima zaitez!