Euskara ikasteko matrikula zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2020ko ira. 8a, 07:55

Irailaren 24ra arte luzatuko da matrikulazio epea. Mota eta maila guztietako ikastaroak izango ditugu aurten ere, bai aurrez aurrekoak, bai autoikaskuntzakoak.

Euskara ikasi nahi duzu? Edo dakizuna hobetu? 

Ireki dugu matrikula egiteko epea.

Zatoz Bidasoa kaleko gure egoitzara edo deitu 607 62 54 98 / 943-86 02 48 zenbakira. Emailez kontaktatzeko zumaia@aek.eus.

Egutegi eta ordutegia: astelehenetik ostegunera, 10:00-13:00/17:00-20:00. (irailaren 9 eta 10ean goizez bakarrik).

Apuntatu lehenbailehen, aurtengoa jende kopuruz mugatua izango baita.