Euskara 0 mailatik ikasi nahi?

Erabiltzailearen aurpegia
Datorren hilaren 21ean hasiko da, goizez, euskara ikasteko ikastaroa.
Astean hiru egunetakoa izango da ikastaro hau, eta urriaren 21etik ekainaren 3ra arte luzatuko da. Hasi berriek goizeko ikastaro honetan dute euskara lantzeko aukera aproposa: goizeko 09:30ean hasi eta 11:30ak arte, lehen esan bezala, astean hiru egunez.

Garaiz zabiltzate edo dabiltza zure senide, lagun edo zu zeu gurean apuntatzeko.

Bidasoa kalea 1 behean, 943860248 edo 607625498 telefono zenbakietan edo zumaia@aek.eus-en aurkituko gaituzue.