Zu hemen zaude, AEK ere bai: matrikula zabalik irailaren 25 arte

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2019ko ira. 18a, 18:13

Zure euskara landu eta hobetu nahi baduzu, curriculuma osatzeko tituluren bat behar baduzu edota inguruan euskara ikasi nahi duen ezagunen bat baduzu, hemen gaude, Zumaiako IGOR AEK euskaltegian, ikasprozesu horretan bidelagun izateko gogoz.

Eskaintza zabala daukagu: hasiera-mailak, guraso-taldea, HABEren B1, B2 eta C1 azterketak prestatzeko ikastaroak, autoikaskuntza (B1, B2, C1) eta C2 on-line ikastaroa. Eskolak goizez nahiz arratsaldez izaten dira eta diru-laguntzak lortzeko aukera bat baino gehiago daude: Udala, HABE, Lanbide...Zatoz bulegora informazioa eskatzera; Bidasoa kalean aurkituko gaituzu astelehenetik ostegunera 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 bitartean.

zumaia@aek.eus
943 860 248