Zure laguntza behar dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2019ko mar. 18a, 17:57

Kaixo denoi! Korrika apirilaren 12an pasako da Zumaiatik eguerdiko 12ak aldean. Ostirala eta ordu bikaina, eguraldia… ikusiko dugu!

Tipi-tapa ekin genion egun berezi honen prestaketari, baina geldialdi txiki bat egiteko unea iritsi da. Egun ahaztezina izan dadin, Korrika egunean ez ezik, orain ere zuen parte-hartzea behar dugu.

Hortaz, lekukoa herrira iritsi aurretik, ondoren edota bitartean, zer egin dezakegu eguna girotzeko? Egin klik buruari, astindu mihiak eta bota ideiak! Aste honetan posta elektronikoa (zumaia@aek.eus) martxan izango dugu zuen ekarpenak jasotzeko.

Jarrai dezagun bada denok batera, tipi-tapa tipi-tapa KORRIKA!