Klika korrika

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2019ko urt. 10a, 12:58

Apirilaren 12an pasako da Korrika herritik. Euskaltegian duzue erropa materiala salgai.

Ostiral eguerdian pasako da Zumaiatik Korrika. Zer gehiago eska diezaiokegu Korrikari? eguraldi ona, seguruenik, baina hori ere izan izango dugu, seguru! Egun ederra izango da eta ordua ere ezin hobea haurrek, gazteek zein helduok euskararen alde metrotxo batzuk egin ditzagun.

Korrikaren kilometroak erosteko aukera laster izango duzue, baina bitartean, jakin euskarari lagundu nahi badiozue, euskaltegian dugula Klika Korrika erropa materiala salgai.