Ba al dakizu zer den Mintzalagun?

Erabiltzailearen aurpegia

Dagoeneko, martxan da Mintzalagun egitasmoa; baina zer da hori? Irakurri hurrengo lerroak eta, azalpena gustatzen bazaizu, baduzu izena emateko aukera.

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituzten egitasmoa da Mintzalagun.  

Duela hamar urten jarri genuen abian Urola kostan. Geroztik, hamaika lagun aritu dira mintza-praktikan eta, egun, 6.000 lagun inguruk hartzen dute parte Euskal Herri osoan.
Badira euskaraz bizitzeko ohiturarik ez dutenak: egunerokoan beren inguruan hitz egiteko aukerarik ez daukatelako, euskara ikasten ari direlako, jariotasuna galdu dutelako… Horiek, beraz, txikitatik euskaraz hitz egin izan dutenekin eta euskaraz bizi direnekin elkartzen dira, astean behin ordu betez, eta talde txikietan. Modu horretan, lotsa galtzen du praktikatu nahi duenak, eta euskaraz egiteko ohitura sortzen da.

Gustatu al zaizu? Zatoz euskaltegira edo deitu 625 485 215 telefono zenbakira eta eman izena.