Istiluak Zumaiako nasen inguruan

Zumaiako Udal Artxiboa 2017-06-01 11:20   Gizartea

Istiluak Zumaiako nasen inguruan

Apirileko idatzian arrantzarako nasak ekarri genituen txoko honetara. Nasa horiek zer eta nolakoak ziren ikusi genuen, baita hiribilduen ekonomian izan zuten garrantzia azaleratu ere. Arrantzarako egitura horien kokapenak, ordea, istilu eta auzi ugari sortu zituzten ibaien erabileraren inguruan. Gaiari jarraipen txiki bat egin nahirik, nasa hauekin Zumaian egon ziren zenbait istilu jorratuko ditugu artikulu honetan.

Zumaiako arrantzarako nasak

Zumaiako Udal Artxiboa 2017-04-28 15:11   Gizartea

Zumaiako arrantzarako nasak

San Telmo jaiak direla eta, apirileko artxiboari buruzko idatzia itsasoarekin edo arrantzarekin lotutako gai baten ingurukoa egiten saiatzen gara. Oraingo honetan ibai eta itsasadarretan burutu ohi zen arrantza mota bati buruz idaztea erabaki dugu, nasen inguruan hain zuzen. Zenbaitentzat agian ezezaguna izango da arrantza mota hau, baina kostako eta ibai inguruetako hiribilduentzat benetan garrantzitsua izan zen. Baina zer dira nasak?

Plater konbinatuaren aurrekaria

Zumaiako Udal Artxiboa 2017-04-04 12:31   Gizartea

Plater konbinatuaren aurrekaria

Gaur egun normaltzat hartzen dugu taberna batera joan eta bertan plater konbinatuaren eskaintza topatzea. Behin baino gehiagotan menu oso bat jateko gogo edo beharrik ez eta plater konbinatua hautatzen dugu. Otordu oparo eta ogitartekoaren arteko aukera orekatuena izaten da. Aukera hau, ordea, nahiko berria da gure artean eta, ziurrenik, bat baino gehiago harrituta geratuko da eskaintza honen sorrera ezagutzean.

Herriko erlojuaren esferarekin gorabeherak

Zumaiako Udal Artxiboa 2017-03-02 12:14

Herriko erlojuaren esferarekin gorabeherak

Egin ditugun azken bi idatziak herriko erlojuaren ingurukoak izan dira. Bi kasuetan erlojuaren makineriarekin lotura izan dute. Herriko erlojuaren inguruko trilogia osatuko duen idatzia izango da hau, baina oraingoan, erlojuaren esferarekin izandako gorabeheren berri eman nahi dizuegu.

Herriko erlojua eta Yereguitarrak

Zumaiako Udal Artxiboa 2017-02-06 19:21

Herriko erlojua eta Yereguitarrak

2016. urtea bukatzeko herriko erlojuaren lehen datuei buruzko idatzia osatu genuen. Urte berria hasi dugun honetan, erloju horren historiarekin jarraitzea erabaki dugu. Izan ere, Zumaiak erlojuaren tiki-taka soinuaren altzoan jarraitu zuen.

Herriko erlojuaren lehen tiki-taka

Zumaiako Udal Artxiboa 2017-01-09 11:12   Gizartea

Herriko erlojuaren lehen tiki-taka

Urtea bukatzen ari da… 2016a agurtu eta 2017ari ongi etorria emateko momentua hurbiltzen doa… Aurten Urtezahar-gaueko kanpaiak San Telmo baselizatik emango ditu Euskal Telebistak. Zumaiarrak, ordea, San Pedro parrokiko erlojuari so egon izan ohi dira urteko azken gaueko hamabiak noiz iritsiko zain. Kanpandorreko erlojuak adierazten du denbora aurrera doala, segundoz segundo eta minutuz minutu. 

Zumaiako antzinako kanpoko dikea

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-11-30 12:33   Kultura

Zumaiako antzinako kanpoko dikea

Pentsatu baino beranduago, baina jadanik hasi dira Zumaiako barradera edo kanpoko dikea konpontzeko lanak. Azken itsasaldi bortitzak kalte handiak eragin zituen Urolako itsasadarreko sarreran eta denbora luzez egon da barrako pasealekurako bidea itxita. Gune kaltetuenetariko bat antzinako barraren zatia izan zen. Hori dela eta, oraingoan, Zumaiako barraren lehen zati hura eraiki zeneko informazio bila joan gara udal artxibora.

Isiltasunaren garrasia: 1936ko altxamendu militarraren ondorena Zumaian

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-11-02 08:35

Isiltasunaren garrasia: 1936ko altxamendu militarraren ondorena Zumaian

Hilabeteroko tarte honetan artxibora jotzen dugu, bertan gordea dagoen informazioaren zatitxo bat zuei gerturatzeko asmoz. Gai baten inguruko datuen bila ibiltzen gara eta informazioa behar izaten dugu argitaratzen ditugun idatzi xumeak osatzeko. Udalak memoria historikoa lantzeko egitasmoa abiatu duen honetan, Gerra Zibilari hasiera eman zion altxamendu militarra gogora ekarri nahi izan dugu. Uztailean 80. urteurrena izan zen eta horri eutsi diogu oraingoan.

Arritokietako Baseliza eta Ospitalea

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-10-05 14:00   Gizartea

Arritokietako Baseliza eta Ospitalea

Irailean Arritokieta eguna ospatzen da Zumaian eta hau aitzaki ezin hobea iruditu zaigu udal artxiboan gordeta dagoen 1690 eta 1886 urte bitarteko kontu-liburuko zenbait datu hona ekartzeko.

Odieta pilotalekuak azpian gordetzen duena

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-08-03 16:52   Gizartea

Odieta pilotalekuak azpian gordetzen duena

Ekainaren bukaeran Aitzuri pilotaleku berriak ateak zabaldu zituen Zumaian.  Denbora behar izan du proiektuak, baina jadanik errealitatea da herrian: Zumaiak badu pilotaleku berria.

Balsa dantzatzeagatik zigortuak

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-06-27 13:01   Gizartea

Balsa dantzatzeagatik zigortuak

Dantza beti egon da festari lotuta. Euskal Dantzen kasuan, baita ekitaldi ofizialei lotuta ere. Besteak beste, dantzak harremanak sortu eta estutzeko balio duela esan daiteke. Festa eta parranda giroan, ligatzeko aitzakia ederra ere izan ohi da.

Gaueko zaindariak

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-06-16 09:21   Gizartea

Gaueko zaindariak

Galdurik dagoen lanbide baten inguruan jardungo dugu gaurkoan, sereno edo gauzainaren inguruan hain zuzen. Elektrizitaterik ez zegoenean,  gauetan segurtasuna bermatu ahal izateko, kalea argiztatzen zuten argiontziak zaintzea beharrezkoa suertatzen zen.  Apurka, ordea, gauetan argiztapena zaintzeaz gain beste behar batzuk sortu ziren. Farolariek serenoei bidea zabaldu zieten, postuaren aurrekariak izan zirela esan daiteke. Udal langile mota hau XVIII. mendean sortu zen.

1787ko Zumaiako Itsasgizonen Zerrenda

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-05-03 14:37   Gizartea

1787ko Zumaiako Itsasgizonen Zerrenda

San Telmo Kofradiako liburuetan mota desberdinetako dokumentuak aurki daitezke. Horien artean, Zumaiako marinelen inguruko informazioa eskaintzen duten zerrendak daude. Gaurko gaiarekin jarraitu baino lehen ordea, gogorarazi beharrekoa da kofradia honen liburu zaharrenak galdu egin zirela eta 1787an liburu berria osatu behar izan zela. Horretarako aurreko liburuetan jasotzen zena errekuperatzeko eta gogoratzeko saiakera egin zuten San Telmo Kofradiako kideek. Zenbait kontu liburu berrian islatzea lortu zuten, baina gehiena galdu egin zen.

Euskal Errepublikaren Aldarria

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-04-14 12:10   Politika

Euskal Errepublikaren Aldarria

Zumaiako Udal Artxiboak hainbat altxor gordetzen ditu eta haien inguruko artikulo-sorta zintzilikatzen dira Udaleko web orrian. Oraingo honetan, Bigarren Errepublikaren aldarrikapenarekin bat eginaz, Euskal Errepublikaren Aldarria izeneko idatzia prestatu dute Ereiteneko kideek. 

Trena iraultzea lortu zuen haizete bortitza

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-02-15 13:41   Gizartea

Trena iraultzea lortu zuen haizete bortitza

1941eko otsailaren 15ean eta 16an haizete handia egon zen Iberiar Penintsulan.  Dirudienez, Ozeano Atlantikoan sortutako borraska bat penintsulan sartu eta ziklogenesi lehergarriaren bidez asko sakondu zen denbora gutxian. Otsailaren 15ean behe presio gunea Galizia mendebaldean kokatu zen. Honek, arratsaldean hasi zen haizete handia ekarri zuen Euskal Herriko kostaldera. Datu metereologikoek adierazten dutenez, haize boladarik indartsuena Igeldon neurtu zen eta 196,8 km/h izan zen.

Jose Maria Zubia ‘Aita Mari’, itsas salbamenduaren ikur

Zumaiako Udal Artxiboa 2016-01-25 14:44   Gizartea

Jose Maria Zubia ‘Aita Mari’, itsas salbamenduaren ikur

Hilabete honen 9. egunean ospatu zen Jose Maria Zubia “Aita Mari” zumaiarraren heriotzaren 150. urteurrena. Arazoetan aurkitzen ziren itsasontzi eta arrantzaleak salbatzeko egindako saiakerengatik egin zen Zumaian jaiotako arratzale eta patroia ezagun. Ez dago bere bizitzaren inguruko datu askorik eta dauden gutxietarikoak gizona heroi bihurtzen duten garaiko kronika ederrak dira.

Goiko Ospitalea

Zumaiako Udal Artxiboa 2015-12-31 15:15   Gizartea

Goiko Ospitalea

Gabon garaian murgilduta gauden honetan, ohikoa egiten da komunikabideetan eta kalean ongintzarekin loturiko iragarkiak ikustea. Urteko egun hauekin lotzen dugun kristau espiritua baliatu izaten dute zenbait erakundek behartsu eta gaixoen aldeko dirua eta laguntza biltzeko. Kristau espirituari baino, pertsonen humanitateari oihu egiten diete.

Musika Eskolaren Sorrera

Zumaiako Udal Artxiboa 2015-12-03 15:28   Gizartea

Musika Eskolaren Sorrera

Zumaiako Musika Eskolaren sorrerak lotura estua du Udal Bandaren sorrerarekin. Tarte honetan, aurreko urteko azaroan kaleratuta artikuluan, bandaren sorreraren inguruan idatzi genuen. Artxiboan aurkitutako 1885. urteko dokumentazioak Udal Bandaren eta Udal Orkestraren sorreraren berri eman zigun. Musika banda osatzeko, ordea, musika heziketa jasotako pertsonak behar ziren. Hau izan zen Musika Eskola sortzearen arrazoi nagusiena.

Zumaia Zinezalea

Zumaiako Udal Artxiboa 2015-11-05 08:38   Gizartea

Zumaia Zinezalea

(Artxiboan lorturiko eta Abelinek eskainitako informazioarekin osatutako idatzia)

Zumaiak XX. mendearekin batera ezagutu zuen turismoaren hasiera. Bisitariak udako hilabeteak herrian igarotzera etortzen ziren eta, hauen egonaldia interesgarriagoa bihurtzeko asmoarekin udalak zenbait ekitaldi antolatzen zituen. Testuinguru honetan azaldu ziren lehen zine emanaldiak Zumaian. Jarduera honen berri ematen digun lehen dokumentua 1904koa da. Bertan, Cesar Marqués eta Manuel Ignacio Espinarrek San Pedro jaietan zinematografo bana jartzeko baimena eskatzen dutela islatzen da.

“Ongi etorriak izan zaiteztela Zumayako euskal-festetara”

Zumaiako Udal Artxiboa 2015-09-30 15:56   Kultura

“Ongi etorriak izan zaiteztela Zumayako euskal-festetara”

Abuztuan, beste zenbait ospakizunen artean Euskal Jai eguna izaten da Zumaian. Herri askotan ospatzen den eguna da honakoa, baina non du oinarria jai honek?