Zumaiako Kirol Elkarteko lau kide arituko dira pilota egokituko Gipuzkoako XIII. binakako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2023ko mar. 30a, 08:00

Pilota egokituko Gipuzkoako XIII. binakako txapelketa hastear da. Lau jardunaldiz osatuko da, eta Zumaiako Kirol Elkarteko lau pilotarik hartuko dute parte. 

Larunbatean Zarautzen jokatuko da pilota egokituko Gipuzkoako XIII. binakako txapelketa. Guztira, lau jardunadi izango dira: Zarauzkoaren ondoren, Donostian (apirilaren 22an) eta Mutrikun (apirilaren 29an) jokatuko dira partidak. Neurketa guztiak jokatu ondoren, azken sailkapenaren arabera, multzo bakoitzeko –gorri zein urdin– bi bikote onenek finala jokatuko dute maiatzaren 20an, Tolosako Beotibar frontoian.

Paleta teniseko pilotarekin modalitatean jokatuko dira partidak eta parte hartzaileen artean Zumaiako Kirol Elkarteko lau pilotari izango dira: Leire Esnal, Xabier Olaziregi, Luis Zulaika eta Jurdan Arakistain. Laurak ere multzo gorrian arituko dira eta, ondorioz, partidak hamabost tantotara izango dira.