Pilota egokituko Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da Zestoan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2023ko ots. 13a, 08:00

Zestoan jokatu zen larunbatean pilota egokituko Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldia. Bi pilotarik hartu dute parte jardunaldi honetan Zumaiako Kirol Elkartearen izenean. 

Zestoako Gurutzeaga pilotalekuak hartu zuen larunbat goizean pilota egokituko Gipuzkoako txapelketako hirugarren jardunaldia. Zumaiako Kirol Elkarteari dagokionez, Jurdan Arakistainek eta Luis Zulaikak jantzi dute Zumaiako klubaren kamiseta.

Luis Zulaikak hiru partida jokatu zituen, baita hirurak irabazi ere; Jurdan Arakistainek, berriz, bi partida jokatu zituen, eta ezin izan zuen garaipenik erdietsi bietan.