Galdu arren, maila bikaina erakutsi dute Oikiako pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2020ko mar. 10a, 16:08

Pasa den ostiralean jokatu zuten palako finala oikiar neska gazteek, Alaia Azkuek eta Oihane Etxaidek.

Galdu egin zuten Intxurreren aurka 30 eta 27, baina partida bikaina jokatu ondoren. Partida osoa orekatua izan zen eta azkenean, zorteari esker, beste taldeak irabazi zuen.  

Izugarrizko meritua daukate bi gazte hauek, maila handiagoko txapelketa apuntatu dira eta finalera iritsi dira. Zorionak!!