Zumaiako bi talde Gipuzkoako txapeldun paletan

Erabiltzailearen aurpegia
Argazkia: Javier Carballo

Zumaiako Pilota Elkarteko bi talde txapeldun geratu dira Gipuzkoako paleta txapelketan, alebin mailan. Mutilen eta nesken taldeak lortu dituzte garaipen hauek. 

Finalak larunbatean jokatu ziren Ereñozuko frontoian, Hernanin. Txapelketa osoan erakutsi duten sendotasunarekin jokatu zuten finala eta azkenean merezitako saria jaso zuten. Mutiletan hauek izan dira txapeldunak: Danel Cabaleiro, Aritz Garikano eta Telmo Carballo; eta nesketan: Araitz Aldazabal, Haizea Aldazabal eta Amaia Etxabe.