baleike.eus

PILOTA FESTA ODIETAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2018-06-18 13:14
Pasa den larunbatean eduki genuen pilota festa Odietan.

Pasa den larunbatean, Odieta pilotalekuan, Zumaiako pilotari gazteek ikuskizun ederra eskaini ziguten. Bertan, esku pilotako eta palako finalak jokatu ziren. Eguraldi ona egin zigun eta giro polita eduki genuen. Bukaeran, sari banaketa egin genuen eta, azkenik, merendola eder batekin ospatu genuen jaialdiaren amaiera.

Benjamin 2009 eskua:

·         3. eta 4. postua: Eneko Uranga eta Iosu Tapia: 4 eta Mikel Silveti eta Mikel Arrizabalaga: 12

·         Finala: Enaitz Osa eta Jon Uranga: 11 eta Beñat Letamendia eta Manex Vazquez: 12

Benjamin 2008 eskua:

·         3. eta 4.postua: Unai Larrañaga eta Aratz Beritain: 10 eta Ximun Berriozabal eta Iker Moreno: 12

·         Finala: Beñat Zubimendi eta Manex Vazquez :12 eta Aran Noriega eta Jokin Alberdi: 10

Mutilak alebin 1.urtekoak pala:

·         Finala:  Telmo Carballo eta Danel Cabaleiro: 12  eta Beñat Flores eta Beñat Zubimendi: 10

Alebin eskua:

·         3. eta 4.postua: Aitor Gorospe eta Beñat Flores: 12 eta Urko Larrañaga eta Ainhoa Karmona: 11

·         Finala: Unai Tapia eta Unai Etxabe: 6 eta Nikolax Larrañaga eta Sugoi Artetxe: 12

Neska alebinak pala:

·         June Uranga eta Amaia Etxabe: 12 eta Ikram El  Idrissi eta Araitz Aldazabal: 9

Mutilak alebin 2.urtekoak pala:

·         Jurgi Etxabe eta Danel Garcia: 12 eta Joanes Arrizabalaga eta Ekain Vazquez: 7

Neska infantilak:

·         Alaia Azkue, June Peñagarikano eta Alaitz Aramendi: 12 eta Nora Zuazobide, Oihane Etxaide eta June Olaizola: 18

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa