baleike.eus

Zumaiako bikoteak Gipuzkoako Pala Txapelketako finaletan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2018-05-14 14:29   Kirola

Zumaiarrek 2. saria eskuratu dute Gipuzkoako pala txapelketan.

Pasa den larunbatean izan ziren Gipuzkoako pala txapelketako finalak. Zumaiatik bi talde iritsi ziren finaletara: alebin mutilak eta infantil neskak. Mutiletan, taldeko bat gaixotu egin zen eta ordezkoarekin jokatu zuten. Partida irabazi egin zuten baina ordezkoaren izena aurrez eman gabe zegoenez, bigarren sariarekin gelditu ziren. Txalotzekoa izan zen egin zuten partida.

Infantil nesken finala izugarria izan zen. Partida guztia irabazten joan ziren eta bukaeran zorteak ihes egin zien: 25-22 galdu zuten. Aipatzeko da talde honek egin duen txapelketa. Ligaxka osoan egin diren partida guztiak irabazi egin dituzte eta maila ikaragarria erakutsi dute. Nahiz eta bigarren saria jaso, txapeldun handi batzuk direla erakutsi digute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa