baleike.eus

TURISTAK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2017-07-28 09:32
Uztailaren 20an eta 28an estatuko bazter oso ezberdinetatik etorritako turistak izan ziren Aitzuri pilotalekuan zesta punta kirola zertan datzan ezagutu nahian

Kirol honi buruz ezer gutxi zekiten turistek Gotzon Enbil puntistaren eskutik hainbat azalpen jaso zituzten. Ondoren, Zumaiako zesta punta elkarteko jokalari infantilen erakustaldi txiki bat eta seniorren arteko partida labur bat ikusi ahal izan zituzten. Behin gure euskal kirol honen ezaugarriak ikasita, gogotsu irten ziren ia bertaratutako guztiak kantxara zestak jantzi eta euren saiakerak egitera. 

Turistek txundituta zeudela onartu zuten, bai kirolaren edertasunagatik, baita bere zailtasunagatik ere. Abuztuaren amaieran beste turista talde baten bisitaldia jasotzea aurreikusia du Zumaiako Pilota Elkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa