Asteazkenean egingo dira odol emateak Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2022ko uzt. 11a, 07:49

Uztailaren 13an, asteazkena, Zumaian Odol Emaileak izango dira. Udaran gaude eta odol beharrak asko igo direnez, Zumaiarrei dei berezia egiten zaie odola emateko.

Asteazken honetan, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odol ateraketak izango dira Zumaian.

COVID-19 dela eta, hitzordua eskatuta bakarrik eman daiteke odola, 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppez.

Txanda hartzeko, soilik arratsaldeko 17:30etik 21:00etara hartu daiteke.

Osakidetzak eskatzen duen bezala, maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Eman odola, eman bizia!