Odol emaileei omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2021ko aza. 26a, 09:55
Zumaiako odol emaile haundiek omenaldia jasoko dute gaur.
Ostiralean, azaroak 26an, ospatuko dugu Zumaian odol emaileen omenaldia, arratsaldeko 18:30tan Jubilatuen Etxean izango da.

Ekitaldia honen bitartez, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak intsigniak eta diplomak banatuko ditu urtean zehar emanaldi kopuru handiak izan dituzten odol emaileen artean. Bertan elkartuko dira omenduak, udalaren ordezkaria, eta Zumaiako Elkarteko kideak.
 
 Oraingo honetan 9 izango dira omendutako zumaiako odol-emaileak:
  • 3 odol emailek zilarrezko domina jasoko dute (25 odol emateagatik)
  • 4 odol emailek urrezko domina jasoko dute (40 ateraketagatik emakumeen kasuan eta 50engatik gizonezkoenean)
  • Eta horietaz gain bi pertsonek odol emaile handien intsignia jasoko dute:
    • 75 odol ateraketagatik batek eta
    • 100 aldiz odola emateagatik besteak.
Eskerrak eman eta beraien borondate ona goraipatzeko ekitaldia izango dugu. Mila esker gure odol emaileei!!

Zumaiako Odol Emaileak