Odol ematea izango da etzi

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2021ko mai. 17a, 09:15

Zumaiako Odol Emaileok prest dugu urteko hirugarren odol ateraketa. Txandak hartzeko epea gaur arratsaldean irekiko da.

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu. Asteazkena, maiatzak 19, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odola ematera gonbidatzen zaituztegu.

Protokoloa zaintzeko eta jendetza ez izateko, txanda eskatu behar da aurrez 609 812 706 telefonora deituta. Arratsaldeko 17:30etik 21:00etara eskatu daiteke hitzordua. Zuen deiaren zain gaude.

Besarkaden zain, besoen beharrean.

Zumaiako Odol Emaileak