Odol ematea izango da aste honetan Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2020ko aza. 8a, 20:55

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu.
Odol emateak oso beharrezkoak dira, Odol Bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izakinak mantentzeko.

Asteazkena, azaroak 11, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odola ematera gonbidatzen zaituztegu. Protokoloa zaintzeko eta jendetza ez izateko, txanda eskatu behar da aurrez:

Horretarako, deitu 605 957 046 telefonora. Arratsaldeko 17:30 tik 21:00etara eskatu daiteke hitzordua.

Zuen deiaren zain gaude. Besarkaden zain, besoen beharrean.

Zumaiako Odol Emaileak