Odola emateko saioa izango da bihar Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2020ko uzt. 21a, 09:30

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko bi odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu. Gogoratu, odol emate lanekin jarraitzea beharrezkoa dela, Odol Bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izakinak mantentzeko.

Bihar, uztailak 22, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odola ematera gonbidatzen zaituztegu. Protokoloa zaintzeko eta jendetza ez izateko, txanda eskatu behar da aurrez:

Horretarako, deitu 609-81 27 06 telefonora. Eguardiko 13:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 22:00etara eskatu daiteke hitzordua.

Zuen deiaren zain gaude. Besarkaden zain, besoen beharrean.

Zumaiako Odol Emaileak