Maiatzeko odol ematea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2020ko mai. 18a, 18:35

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, eta gure etxeetatik ez ateratzeko betebeharra izan arren, odol emate lanekin jarraitzea beharrezkoa da, Odol Bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izakinak mantentzeko.

Maiatzak 20, asteazkena, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odola ematera gonbidatzen zaituztegu. Protokola zaintzeko eta jendetza ez izateko, txanda eskatu behar da odola emateko:

Horretarako, deitu 609812706 telefonora. Goizeko 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:30era eskatu daiteke hitzordua.

Zuen deiaren zain gaude. Eman odola, eman bizia.

Zumaiako Odol Emaileak