Odol emateak Zumaian. Martxoak 18.

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2020ko mar. 17a, 17:56
Koronabirusa dela eta odol emate berezia izango dugu Zumaian. Telefonoz emandako txanda duten odol emaileak soilik izango ditugu.

Arratsalde on! Kontuan hartuta ezohiko egoera, arriskurik izan ez dezagun, biharko odol ateraketan aurrez hitzordua eman zaien pertsonak bakarrik ahalko dute eman odola Zumaian. Gipuzkoako odol-emaileek prestatu dute hitzorduetarako zerrenda eta, ondorioz, Zumaiako ordezkaritzak ez du ahalmenik bertan aldaketak egiteko. Gaur arratsaldean zehar egingo dira deiak. Mesedez, ez baduzu deirik jasotzen ez azaldu bihar odola ematera, ezingo zaitugu atenditu. Izango da aukera beste batean. Denoi, eskerrik asko!!!