Azaroaren 13an odol omateak izango dira Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2019ko aza. 11a, 13:30

Azaroak 13, asteazkena, Zumaiako Odol emaileek urteko azken odol ematea izango dute.

Jubilatuen egoitzan izango dira odol emateak, arratsaldeko 16:30tik 20:30ra.

Urteko azken odol ematea izango da eta Gabonak gertu izango ditugunez, Odol Emaileen gabonetako loteria salgai izango da.

Bertaratu beldurrik gabe, zalantzarik baduzu, bertan dauden mediku eta erizainek argituko dizkizute.