Martxoak 8

Martxoaren 8an komertzio eta taberna guztiak ixteko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Mugimendu Feminista 2019ko ots. 26a, 12:11

Hurrengo egunetan, Zumaiako taberna eta komertzio guztietatik pasatzeko ahalegina egingo dugu. Edozein kasutan, ondorengo lerroetan komertzio eta tabernei begira prestatutako irizpideak eta kartela aurkituko dituzu.

Hona hemen komertzio eta ostalaritza sektorearentzat prestatutako irizpideak:
  • Komertzio eta taberna guztiak egun osoan itxita egotea da grebaren helburua. Emakumeen* greba eguna izateaz gain, kontsumo greba izango baita.
  • Hori posible ez balitz, baloratu dezakezue eguneko momenturen batean ixtea grebarekin bat egiten denaren seinale. Bereziki garrantzitsua izango da mobilizazioen tarteetan guztia itxita egotea (Zumaiako mobilizazioak 12.00etan eta 19.00etan izango dira).
  • Emakumeen greba eskubidea errespetatu
  • Emakumeen lan-orduak/turnoak ez ordezkatu (sukaldaria greban badago, egun horretan ez da pintxorik egongo, adibidez)
  • Gizona bazara, eta enpresa edo negozioaren jabe bazara, zuri ere ixteko deia egiten dizugu, kontsumo greba babesteko.
Aste honetan zehar, komertzio eta taberna denetatik pasatzeko ahalegina egingo dugu. Edozein kasutan, beste establezimenduetako langile eta jabeekin harremanetan jartzera bultzatu nahi zaituztegu.