Nahikoa da! Aske bizi nahi dugu! Ostegunean guztiok kalera!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Mugimendu Feminista 2018ko abu. 29a, 16:37

Huarten emakume bat erail du bere senarrak. Euskal Herrian 2018an matxismoak hil duen 5. emakumea da. 

Nahikoa da!

Era berean, Zumaian aste honetan bertan gertatutako eraso sexisten berri eman nahi dugu. Hainbat emakumek etxera bidean jarraipenak sufritu dituzte, eta beste hainbatek esan eta keinu lizunak jasan behar izan dituzte. Inoiz baina argiago esan nahi dugu: kaleak eta gauak gureak dira! Etxera bidean, etxean, kalean, ez dugu ausartak izan nahi, libreak baizik.

Nahikoa da!

Askotan esan dugun moduan, indarkeria matxista izebergaren modukoa da. Ez da zerbait isolatua, ez da “munstro” edo “gizon zoro” batzuen kontua. Egiturazkoa da, patriarkatuaren ondorio zuzena. Erailketak dira indarkeria horren adibide garbiena, baina emakumeok* egunero eta espazio guztietan bizi dugu matxismoaren zapalkuntza. Uda osoan zehar gertatutako eraso sexista guztiak dira horren adibide garbienak. Telebistan ezagutu ditugunak eta ez ditugunak.

Guzti hori irmoki salatzeko, ostegunean Zumaiako herritar oro Martxoak Zortzi Plazan biltzera deitu nahi dugu. Nahikoa da! Nazkatuta gaude!

Eraso sexistarik ez!
Autodefentsa feminista!