Bizitza duina guztiontzat! 19.00etan feministok ere Maiatzaren Leheneko manifestaziora

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Mugimendu Feminista 2018ko mai. 1a, 16:21
Maiatzaren Lehenean ere emakumeok* lehen lerroak hartuko ditugu. Arratsaldeko 19.00etan Martxoak Zortzi Plazatik hasiko den manifestaziorako deia egin nahi diegu herritar guztiei, bizitza erdigunera ekarri eta langileon elkartasuna sustatzeko.
Langileon Nazioarteko Egunean, lanaren zentzu zabalari egin nahi diogu erreferentzia: lanaz ari garenean enpleguaz haragoko lanaz ere ari gara. Lan guztiak balioetsi behar ditugu, ikusezinenak ere bai, horiek baitira ekonomiaren egitura osoa eusten dutenak. Gure lanak balio duela ozen aldarrikatu nahi dugu, eta guretzat oinarrizkoa den gatazka azaleratu: kapitala bizitzaren aurka. Horregatik, egunero zapatzen gaituen sistemaren aurrean bizitza erdigunera ekartzea ezinbestekoa da. Hori aldarrikatzera eta langileon arteko sareak osatzera aterako gara gaur ere kalera.

Gora langileon borroka! Gora borroka feminista!