Eraso sexisten aurkako eta festa askeen aldeko agerradi masiboa ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Mugimendu Feminista 2018ko api. 4a, 15:28
Ostegun honetan, apirilak 5, Zumaiako Mugimendu Feministak agerraldi masiboa egingo du. Eraso sexisten aurka prestatutako protokoloa aurkeztu eta "emakumeok* festak askatasunez gozatzera goazela" aldarrikatuko du Mugimendu Feministak.

Zumaiako Mugimendu Feministaren oharra:

"Jaiak eta kaleak guztionak direla aldarrikatu nahi dugu. Santelmoetan eraso sexistarik ez dugula onartuko adierazi eta horiek saihesteko Zumaiako mugimendu feministak prestatu dituen ekimenen berri emango dugu. Horretarako Zumaiako emakumeon indarra erakutsi nahi dugu eta AGERRALDI JENDETSUA antolatu dugu.

Festak askatasunez gozatu nahi ditugula aldarrikatzera goaz. Greba feministan egin bezala, emakumeok* protagonista izan nahi dugu, ez biktima.

Festak gainean ditugun honetan, kaleak hartzera goaz beste behin. Apirilak 5, osteguna, Amaiako Plazan elkartuko gara, 20.00etan.

FESTETAN ERE EMAKUMEOK* ASKE!"