Martxoak 8

Martxoaren 8an emakumeok* planto! [Zumaiako egitaraua]

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Mugimendu Feminista 2018ko mar. 6a, 19:14

Martxoaren 8an emakumeok* planto egingo dugu lan, zaintza, ikasle eta kontsumo eremuan. Hemen duzue Zumaiako egitaraua.

9.00etan kaleak astintzeko lehen hitzordua izango dugu, Torreberri parean. 11.00etan ikasleen tailerra izango da Beheko Plazan. Bitartean, kaleak astintzen jarraituko dugu besteok. 12.00etatik 13.00etara elkarretaratzea egingo dugu Zubi Txikian. 14.30ean emakumeon* bazkaria izango da Torreberri Gaztetxean. Jatekoa egongo da, baina animatuz gero, ekarri zuk ere zerbait! Bazkalostean musika emanaldia, mikro irekiak eta tribial feminista izango ditugu. Iluntzeko 19.30ean manifestazioa egingo dugu Martxoak Zortzi Plazatik hasita (Alondegi parean).

Martxoaren 8an emakume* guztiok gara ezinbestekoak. Zatoz eta ekarri zarata egiteko tresnak, txilipitoak, amantalak, bestelako laneko arropa, etxeko tresnak, ile-ordeak, arropa morea, umeen edo gurpildun aulkiak...  bururatzen zaizun edozer!

M8an emakumeok* planto! ¡Nosotras paramos!