Martxoak 8

Komertzio eta tabernentzat proposamena martxoak 8ko emakumeon* plantoari begira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Mugimendu Feminista 2018ko mar. 6a, 19:01

Azken egunotan hainbat komertzio eta tabernetatik pasa gara grebarako proposamena luzatzeko. Ezin izan dugu guztietara iritsi, beraz, eskertuko genuke mezu hau komertzio eta tabernetako langile eta jabeei zabalduko bazeniete.

Azken bi asteotan komertzio eta tabernetatik igaro gara, baina ezin izan dugu guztietara iritsi. Beraz, ohar honen bitartez gure proposamena helarazi nahi genieke guztiei. Proposamen graduala egin diegu. Lokala itxi dezakete egun osoan. Bestela, mobilizazio orduetan ixtea da beste aukera bat. Eta halakorik ezinezkoa balitz, pegatina edo besoko moreak janzteko proposamena egiten dugu.

Hemen komertzio eta tabernetan banatu dugun oharra.