Maiatzak 17: LGTBI+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna

Erabiltzailearen aurpegia


 

 Denok izan dezakegu distira geure burua garen bezalonartzekgai garen unetik.

Denok izan dezakegu distira garen

                      bezalonartuak garenean.
                                   

Saioaren nondik norakoa:

 

HH:

 

1. Irakasleak,  NAIZENA  NAIZELA  ONARTUAren  esanahia  azalduko du.

2. Haur bakoitzari bere gustuko koloreekin margotzeko izar bat emango  dio.  Bertan,  adinaren  arabera,  bere  izena  eta  gehien

gustatzen zaizkion hiru gauzak adieraziko (idatziko) dituzte.

3. Izarrekin orma-irudia osatuko da eta gelan kokatuko da.

4. Irakasleak norbanakoen distira partekatuko du.

 

 LH:

 

1. Irakasleak jardueraren azala erakutsiko du eta galdetuko du zer nahi duen esan NAIZENA NAIZELA ORNARTUA.

2. Talde   txikietan   galderari   erantzungo   diote.   Idazkari   bana izendatuko da eta ateratako hitz edo ideiak jasoko ditu.

3. Arbelako ideiak aztertuko dira eta interpretazioa egiten saiatuko

dira.

4. Ondorioak aterako dira: Zuen ustez,  unitatearen  azalazer aldarrikatu nahi du? Beharrezkoa al da?

 

Bideoak:

 

 

 

 

 

DBH:

 

1. Lauko  taldeak  egin  ondoren,  jardueraren  azalaren  gaineko hausnarketa egingo da: zer islatzen du? Taldeetako idazkariak ideiak jasoko ditu.

2. Idazkari bakoitzak ideiak denon aurrean azalduko ditu, arbelean idatzi eta partekatuko dira.

3. Irakasleak  LGTBI+  pertsonen  bandera  dela  adierazi  ondorean,

letra bakoitza definitzen saiatuko dira.

4. Idazkariek,    txandaka,    definizioak    (hurrengo    orrian    daude)

irakurriko dituzte eta hausnarketa bultzatuko da.

5. Talde txikietan, LGTBI pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak gainditzeko ideiak

jasoko dira, eta ondoren arbelean idatziko dira.

 

 

 

LESBIANA: Emozionalki edo fisikoki sexu bereko norbaitek erakartzen duen emakumea.

 

GAY: Emozionalki edo fisikoki sexu bereko norbaitek erakartzen duen gizona.

 

TRANSGENERO: Jaiotzerakoan esleituriko generoarekin ados ez dagoena, eta ondorioz sistema bitarrari uko egiten diotenak, hau da, ez direnak ez emakume ezta gizonezkoen ereduarekin identifikatzen. Normalean, genero batera egokitzeko kirurgiarik ez dute egiten.

 

TRANSEXUAL: Jaiotzerakoan esleituriko generoarekin ados ez dagoena, eta bere gorputzarekin eroso sentitzeko prozesu kirurgiko, hormonal zein psikologikoa gauzatzera behartua dagoena, bere NANean berak sentitzen duen generoa islatu ahal izateko.

 

TRABESTI: Egunerokotasunean erabiltzen duen generoarekin bat ez datorren janzkera erabiltzea gustuko duena. Janzkera hori ez da egonkorra izango bere bizitzan eta ez du bere sexualitatearekin zerikusirik izango.

 

BISEXUALA: Nahiz emakume nahiz gizonekiko erakarpena sentitzen duena.

 

INTERSEXUALA: Bere genitalitatean gizon eta emakumeen ezaugarriak dituen  pertsona.  Bere  kromosoma  informazioa  ez  dena  XX  edo  XY sistema bitarrara egokitzen. Arrunki hermafrodita” deitu izan zaie, edonola, hitz honek gutxiespena kutsua du. Normalean, intersexual jaiotzen diren haur askoren jaiotzako sexua kirurgiaren bitartez erabakitzen da. Eta horrek gero arazo emozional zein fisikoak sortzen ditu  gehienetan.  Maiz  nerabetasunean  kirurgikoki  esleitu  zaien sexuarekin ez daude ados.