Guraso tertuliak: disziplina positiboa haurren heziketan

Erabiltzailearen aurpegia

HEZIKETA INGURUKO GURASO TERTULIAK

2014-15 ikasturtean hasi ginen gurasoentzako heziketa inguruko tertuliak antolatzen baina pandemiaren ondorioz, bertan behera geratu ziren.

Egoera normalizatzen ari denez, saio hauek berreskuratu nahi ditugu.

IKASTURTE HONETAN AZTERTUKO DEN GAIA:  “ Zer nolako heziketa estiloa dut?  Disziplina positiboa, baina nola?” 

  • Heziketa estilo bakoitzaren ezaugarriak eta  ondorioak gure seme-alabetan.
  • Disziplina positiboa, zer den eta erabiltzeko hainbat estrategia.
  • Egunerokotasunean sortzen diren hainbat egoerari nola erantzun aztertu.

LEKUA: SAGARBIDEA-ko  aretoa.

AUKERATU DAITEZKEEN ORDUAK:

  • Maiatzak 17:
    • 14:45etik- 16:45era
    • 17:00etatik-18:30era

IZENA EMATEKO ERA:  Beheko loturan klikatu eta osatu formularioa:  https://forms.gle/a2NVcohVubeUSSibA

IZENA EMATEKO EPEA: Maiatzak 16 baino lehen. 

GURASO TERTULIEN HELBURUAK
:

  • Giro atseginean, hezkuntza gaiaz gogoeta egiteko unea sortzea, denbora hartzea.
  • Gure seme-alabekin erlazionatzeko estiloak duen eraginaz  jabetzea eta esperientziak partekatzea.
  • Gure heziketa estiloan hobekuntzak ezartzeko,  saioetako partaideen iritziak eta  esperientziak  lagungarri izatea.
  • Gurasoen arteko eta ikastetxearen arteko harremanak sustatzea.

 SAIOAREN DINAMIKA:

  • Hasteko, denok abiapuntu berdina izateko, adituak zer dioten aztertuko dugu.
  • Ondoren eta tartean, partaideek iritziak eta gogoetak egiteko aukera izango dugu.
  • Talde txikietan, eguneroko hainbat egoera nola bideratu daitezkeen  aztertuko da. Saioak ikastetxeko aholkulariek dinamizatuko dituzte.