Maiatzak 2: eskola jazarpenaren aurkako eguna

Erabiltzailearen aurpegia

Noiz da eskola jazarpena?

Eskola jazarpenaren kontrako eguna da maiatzaren 2a. Baina zer da eskola jazarpena? Ba al dakigu bereizten txantxa eta iraina? Noiz da jolasa eta noiz da eskola jazarpena? Bullying-a ekidin edo geldiarazteko lehen pausoa nolakoa den jakitea izan daiteke…

Bideoa: Friends

Abestia: Ez isildu! Jazarpenaren Kontra!

  1. Ahozko jazarpena: erasotzaileak irainak, txantxa gordinak, mehatxuak... erabiltzen ditu erasotuaren itxura, izaera, arraza edo bestelakoen kontra. 
  2. Jazarpen fisikoa: erasotzaileak indarkeria fisikoa erabiltzen du. Kolpeak, ostikoak, zangotraba egitea...
  3. Bullying soziala edo harremanekin zerikusia duen jazarpena: ikasle talde batek ikaskide bat baztertzea. Adibidez, ikasle guztiek elkarrekin jolastea erabaki eta bati haiekin jolastea ukatzen diotenean.
  4. Internet bidezko jazarpena: erasotzaileak posta elektronikoa, sare sozialak, mezuak... darabiltza erasotuaren kontra. Gezurrak eta txutxu-mutxuak zabaltzen ditu, mehatxuak bidaltzen dizkio erasotuari, etab.

Horrelakorik ikusi, jasan edo egin duzu inoiz? Egin iezaiozu aurre, eskatu laguntza guraso edo irakasleei eta, batez ere, argi izan.

Ikusleek ere zeresan handia dute, asko egin dezakete bullying-a jasaten duenari laguntzeko.

Eskola jazarpenari buruzko galderak eta erantzunak

Eskola jazarpenaren aurkako hamabostaldirako proposamena