Liburuen Nazioarteko Eguna 2021: apirilak 23

Erabiltzailearen aurpegia

Nahiz eta haur eta nerabeentzako Liburuen Eguna apirilaren 2an izan zen, guk apirilaren 23an, Liburuen Nazioarteko Egunean, ospatzea erabaki genuen.

     Era eta gai askotariko liburuak daude; baina liburu baten garrantzia pertsona bakoitzarentzat, zer den edo zer ekarriko duen horretan datza. Ostiral honetan, apirilak 23, Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta… Zumaiako Herri Eskolan egitarau hau aurrera eramango dugu…

Batzuentzat, liburua laguna izango da; beste batzuei bizitza aldatuko die, edota liburua irakurtzen une hunkigarriak pasatuko dituzte: bidaiatu dezakete liburuekin eta irudimenarekin bertako protagonistak direla pentsatuz, mila gauza ikas ditzakete, edota, besterik gabe, une atsegin bat pasatu irakurtzerakoan….

  • Ikasleei esan gustuko liburu bat etxetik ekartzeko, eta gelan aipatu dezatela zergatik aukeratu duten liburu hori.
  • Pasarteren bat nahiko balute irakurri, irakur dezatela.
  • Irakasleok ere gauza bera egin dezakegu, eta ikasleei ozen irakurri. 
  • Irakurketarekin gozatzen hasteko, bideo hau ikusi: Munduko liburu metarik altuena