Jolastokian espazio hezitzaile berriak

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilaren 20an solasaldia eskainiko du Nerea Inda Berritzegune Nagusiko aholkulariak.

Jolastokiak espazio sinpleekin edo talde kiroletako kantxekin osatuta egon dira; gaur egun, ordea, jolastokiaren funtzioa zeharo aldatu da.Gure eskolako jolastokian txoko hezitzaile ugariz osatutako espazio berriak sortu dira eta horrek izugarrizko aldaketa ekarri du gure txikienentzat.

Hori guztia, Zumaiako Herri Eskolako Ekosistema Hezitzailearen oinarrian dago sortuta, eta etorkizunean ere gero eta anitzago eta hezigarriago bihurtzen joango gara ekosistema hori. Ikasleen ongizatea eta garapen orekatua delako bilatzen duguna.

Solasaldira bertaratzeko, izena eman behar da: zhe@zumaialhi.eus