Zumaiako institutuan Martxoak 8 ospatu dugu, tartean Txikipedian editatuz

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoak 8aren harira hainbat ekintza egin dira; pegatina lehiaketa, emakumezkoen erakusketak. Horretaz gain DBH 2ko "Txikipedia tailerrean" Emakumezko abeslarien artikuluak sortu ditugu.
Zumaiako Institutuan ere Martxoak 8aren inguruan hainbat ekintza burutu ditugu, COVID-19 pandemiaren egoerak asko baldintzatu gaituen arren. Pegatina lehiaketa egin dugu eta Arhane Iruretagoiena eta Maren Moreno izan dira irabazleak. Eraikinen sarreratan historian zehar izan diren emakumezko nabarmenen biografiak egin eta erakusketan jarri ditugu.

Ekintza aipagarria Txikipedian egindako lana izan da. Emakumezko abeslariak aukeratu ditugu, hizkuntza ezberdinetan abesten dutenak, eta hauen artikuluak osatu ditugu. 18 abeslari izan dira guztira eta 14 hizkuntza jorratu ditugu. Emakumezko abeslarien artikuluak egiten ari ginen bitartean haien abestiak entzun ditugu eta altxor bat baino gehiago deskubritu dugu. Azkenik artikulu horien QR kodeak sortu ditugu. Proiektua borobiltzeko sorturiko artikuluen inguruko Kahoot! lehiaketa egin dugu eta Nahia izan da irabazlea.