ESKOLA ALDIRIAK PROIEKTUA 20-21

Erabiltzailearen aurpegia
2020-2021 ikasturtean Zumaiako Herri Eskola "Eskola Aldiriak" proiektuan parte hartzeko onartua izan da. 

Tabakalerak Eskola aldiriak deialdia urtero ateratzen du eskolako, auzoko edo hiriko esparruetan artegintza eta hezkuntza proiektu bat lankidetzan burutzeko. Lan egiteko prozedurak berraztertzeko eta ibilbide luzeko ikasketa prozesuak abiarazteko aukera eskaini nahi du, hezkuntza komunitatearekiko aliantzak sendotzeko ahaleginean.

2020/2021 ikasturtean parte hartuko duten zentroak:

  • Landaberri Ikastola (Lasarte-Oria)
  • Harri Berri-Oleta Ikastetxea (Donostia)
  • Zumaiako Herri Eskola (Zumaia)
  • Intxaurrondo Ikastola (Donostia)
  • POOK Elkartea (Arrasate) + Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)

https://www.tabakalera.eu/eu/eskola-aldiriak

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Helburu nagusia eskolan ematen diren harremanak hobetzea litzateke, osasuntsuagoak, libreagoak eta banaketak hautsiko dituena bai genero, adin edo izaera aldetik.Kontutan hartuta eskolako jolastokia dela gehienetan liskarren, bazterkerien eta gatazken sorlekua, gune honi eman nahi diogu lehentasuna.

  Beste helburu batzuk honako hauek izango lirateke:

  

  • Jolasa   eta   sormena  garatzen  laguntzeko  harreman-espazio  natural, hezitzaile eta segurua eskaintzea. Aniztasunean, berdintasunean eta ingurumenaren errespetuan oinarrituko dena.
  • Patioa hezkuntza-gune bihurtzea.
  • Patioaren erabilpena aberastea.
  • Eskolako edota Ikas-Komunitatearen parte hartzea handitzea.
  • Eskola  Publikoa  garen  heinean,  herri  edota  auzoan  jolaserako  espazio berriak sortzea.