Euskal Herriko Txikipedia lehiaketan Izaro Sasiain eta Malen Garcia irabazle

Erabiltzailearen aurpegia

DBH 4. mailako Izaro Sasiain eta Malen Garcia ikasleek Euskal Herriko Txikipedia lehiaketan lehenengo saria eskuratu dute.

Txikipedia lehiaketa abiatu zenean Zumaiako Institutuko ikasleak lanean hasi ziren artikuluak idazten. DBH 4. mailakoek hegaztien inguruko artikuluak egin zituzten eta batxilergoko 1. mailako musika ikasleek musika tresnak landu zitutzen. Epaimahaiak lan guztiak aztertu ondoren lanik onena Izaro eta Malenena dela ebatzi du eta lehenengo saria eman die. Bigarren saria Berako Toki Ona ikastetxeko ikasleek eskuratu dute.

Klikatu esteka honetan Izaro eta Malenen artikulua irakurtzeko: Istingor arrunta