ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaiako Herri Eskolako BIZIKASI taldetik gogoratu nahi dizuegu Maiatzak 2an, ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO EGUNA izan zela.

Azken  ikasturteetan ikasleekin gaia landu eta kontzientzia eta ardura hartzeko ekintza bereziak prestatzen genituen. Ikasturte honetan, etxean gaudenez, komenigarria ikusten dugu zuen seme alabekin sare sozialen  erabilpen egokiaz eta arriskuaz hitz egitea.

Familia agurgarria:

Zer moduz zaudete?

Bizimodua erabat aldatu zaigun honetan, denok egokitzeko ahaleginak egiten ari gara eta uste baino malgutasun handiagoaz gainera. Dena den, luze doa eta harremanetan gorabeherak ere egon daitezke.

Hau dela eta, Zumaiako Herri Eskolako BIZIKASI taldetik gogoratu nahi dizuegu Maiatzak 2an, ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO EGUNA izan zela. Azken  ikasturteetan ikasleekin gaia landu eta kontzientzia eta ardura hartzeko,  ekintza bereziak prestatzen genituen. Ikasturte honetan etxean gaudenez,   komenigarria ikusten dugu zuen seme alabekin sare sozialen  erabilpen egokiaz eta arriskuaz hitz egitea.

Gure ustez honako puntua hauek  hartu beharko lirateke kontutan, beste hainbaten artean:

      Guraso bezala, seme-alabak sare sozialetan dituzten harremanak gainbegiratzea komeniko litzateke.

      Sare sozialak, whatsApp-ak aukera egokia ematen digu bestekin erlazionatzeko baina ez dugu ahaztu behar ERRESPETUZKO komunikazioa izan behar dugula: inor iraindu gabe, marmarrik ez egiten,  baimenik gabeko irudiak ez zabaltzen, …

      Sarean edo mugikorraz egindako jazarpena nahiko berria da, eta teknikoki erraza da: saguarekin klik egin edo botoi gutxi batzuk sakatu besterik ez da behar. Aurpegia eman gabe eta  isiltasunaren babesean,  baten batek normalean egingo ez lukeen zerbait egiteko tentazioa izan dezake. Mugikor edo ordenagailu batekin zurrumurruak zabal daitezke, argazki pertsonalak parteka daitezke eta ez dakigu noraino zabaldu daitekeen. Egin daitekeen kaltea eta mina areagotu egiten da.

      Norbaitek iraintzen bazaitu, moztu harremana eta jarraitzen badu laguntza eskatu.

Jakin ezazue, behar izanez gero korreo hau duzuela   bat@zumaialhi.eus  zuen egoera azaltzeko eta gure laguntza eta aholkua jasotzeko.

Seme-alabekin lantzeko “Pantallas amigas”-eko linka bidaltzen dizuegu, proposamen gisa. Bertan, bideo laburren bidez zuen seme alabekin sare hauen arriskuaz hitz egiteko baliagarria izan daiteke (gazteleraz daude). Hurrengo orrian, Jazarpenaren aurka ikasleak egindako olerkia duzue. Hau  ere baliagarria izan daiteke  sortzen diren sentimenduaz eta izan behar dugun jarreraz aritzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=tVAjiyNzYq0&feature=emb_rel_end

Gure laguntza eta elkarlana eskainiz

Besarkada handi bat familia guztiari

BIZIKASI Talde

Beldurra,

Tristura,

Bakardadea,

Mina

 

EZ ISILDU!

EZ ISILDU!

 

Denok BAT

Elkarrekin

Lagundu eta

Aurrera egin

 

JAZARPENARIK EZ!

JAZARPENARIK EZ!