LGTIBQfobiaren aurkako eguna Zumaiako Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren 17an LGTBIQfobiaren aurkako eguna dela eta hainbat ekintza egin ditugu Zumaiako Institutuan.
DBH 1-eko ikasleok argazki polit hau atera genuen Sagarbide eraikineko korridorean. Gutako bakoitza kolore batez jantzita etorri ginen eta ortzadarra osatu genuen horrela. DBH 3ko ikasleok aldiz Aita Mari eraikineko sarrera apaindu genuen sabaian lorategi koloretsua ipiniz. Hezkidetza proiektuaren barnean burutu zen ekintza eta Plastika ematen duten Aitziber eta Josune irakasleen laguntza izan genuen lorategia osatzeko.