HEZKUNTZA TERTULIA

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren asteazkenean LH4, LH5 eta LH6ko gurasoei zuzendutako Hezkuntza Tertulia burutuko dugu. Seme alabak aurre nerabezaroan sartzen direnean  beraiekin erlazionatzeko era eta kezkak aldatu egiten dira. Sarritan, honelako galderak egiten ditugu:  Zer gertatzen zaio? Beste guztien ustezko permisibitatearen aurrean, guk gurasok nola jokatu behar dugu?

Familian ditugun hartu eman estiloak izugarrizko garrantzia  eta eragina  dute seme-alaben ongizatean eta garapenean.  Heziketa tertulian  aukera izango dugu gelditu, pentsatu eta adin bereko seme-alabak dituzten  gurasoekin esperientziak  partekatzeko. 

GAIA: “Nire semea-alaba aurre nerabezaroan sartu da, eta orain zer?”

Bertan, besteak beste aztertuko da:

  • Aurre-nerabeen hainbat ezaugarri.
  • Hartu emanak sendotzeko zer egin aztertu.
  • Adin honetan internet, teknologia desberdinen erabileraren onurak,  arriskuak eta mugak.
  • Adin honetan lagunen arteko  lehen irteerak.

EGUNA: Apirilaren  3a, asteazkena.

ORDUA: 17:30etik 19:30era

NON: Sagarbidea eraikineko aretoan

NORI ZUZENDUA: Lehen hezkuntza 4. , 5. eta 6. mailako  ikasleen gurasoei.

Saioa ikastetxeko aholkulariek gidatuko dute.

IZENEMATEA