SANTAESKEA

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko ohitura zaharrei jarraitu nahian, Zumaiako Herri Eskola Santa Ageda bezperan kantari aterako da Zumaiako kaleetan.
Eguna: otsailak 4, astelehena, arratsaldean.
Ikasleek makila ekartzea, eta arratsaldean baserritar jantzita etortzea eskatzen dizuegu.
Zuen seme-alaba jangelan geratzen bada eta eguerdian ezin bazarete aldatzera etorri, goizetik jantzita ekartzea eskatzen dizuegu.

HH

  • Sarrera eta irteera betiko orduan eta betiko tokian.
  • Ibilbidea:
    • HH3: patioan koplak kantatu ondoren, eskola barruan jarraituko dute festarekin.
    • HH4-HH5: patioan koplak kantatu ondoren, auzoan abestuko dute.
  • Eguraldi onarekin: 15:00etan eskolako patio nagusitik hasiko dute ibilbidea.
  • Eguraldi txarrarekin (edo zalantza bada): 15:15ean eskolako patioko aterpean ospatuko dute.

LH1-LH2

  • Ibilbidea: Aitamari eraikuntzatik, Kantauri plazaraino eta eskolara buelta.
  • Eguraldi onarekin: sarrera eta irteera betiko tokian eta betiko orduan.
  • Eguraldi txarrarekin edo erdizkakoarekin (tarteka aterruneak): eskolako atarian abestuko dute.
LH3-LH4-LH5-LH6
  • Ibilbidea: Sagarbidea eraikuntzatik, Ondartxo plazaraino.
  • Eguraldi onarekin: sarrera betiko tokian eta betiko orduan eta bukaera Ondartxo plazan 16:30ean.
  • Eguraldi txarrarekin edo erdizkakoarekin (tarteka aterruneak): sarrera eta bukaera betiko tokian eta betiko orduan (Sagarbidean).

Amaieran San Blas opil bana emango zaie guztiei.