HORRA! HORRA! GURE OLENTZERO ETA GOMEZAGO…

Erabiltzailearen aurpegia
HORRA! HORRA! GURE OLENTZERO ETA GOMEZAGO…

Abenduak 21ean, Olentzerok ez du ahaztuko gurekin daukan hitzordua eta menditik jaitsiko da, bere lanean geldi alditxoa eginda. Gomezagorekin bat egin, eta itsasontzian Zumaiako Herri Eskolako haurrentzat zaku eta sare opari bete ekarriko dituzte.

Behar bezalako harrera egiteko eta, Gabon giroan murgiltzeko, aurretik, Herri Eskolan desio eta amets betetako egitaraua prestatu dugu.

EGITARAUA:

Aste osoan zehar:

  • Aita Mariko eraikuntzako sarreran Olentzeroren irudia jarrita egongo da bere postontziarekin, haurrek prestatutako gutunak han sartzeko.
  •  Aita Mariko beheko pasabidean Haur Hezkuntza eta LH1 zikloko haurren postalak egongo dira ikusgai.
  •  Sagarbidean, aste osoan zehar, 12ak aldera, pasabidean bildu eta gure artean, Gabonetako abestiak kantatuko ditugu.

Abenduaren 21ean:

- AITA MARIN:

  •  9:45etatik 10:30etara LH1 eta LH2garren mailakoak aretora joango dira, Olentzero eta Gomezagori harrera egitera eta opariak jasotzera.
  •  10:30etatik 11:15etara 2 eta 4 urtekoak egongo dira aretoan.     Sartzeko ordena: aurrenak 4 urtekoak eta gero 2koak.

 Kantak:

 -Olentzero

  -Gomezago

  -Etxetxo txiki honetan

      - Hobeto kantatuko degu

  •  11:15etan 3 eta 5 urtekoen txanda izango da. sartzeko ordena: aurrenak 5 urtekoak eta gero 3koak.

       Kantak:

       -Olentzero

       -Gomezago

       -Din dan don

       -Bertsoa

  •  Sarrerako Olentzeroarekin argazkiak ateratzeko txandak:

  -9:00 – 9:45: LH1 – LH2

            -9:45 – 10:30: HH4 – HH2

      -10:30 – 11:15: HH5 – HH3

  - SAGARBIDEAN:

  • Ostiralak 21, goizeko 11:30ak aldera  Zarauzko “Udaberri” abesbatza etorriko da, urtero bezala, Euskal tradizioko Gabon kantak eskaintzera Lehen Hezkuntzako ikasleei, eta Gabon giroa piztea. Ziur, nahiz eta, jada gure artean ez egon,  Manolo Urbietaren presentzia ere sumatuko dugula.