IRAKASLEON FORMAZIOA: BIZIKASI EKIMENA

Erabiltzailearen aurpegia
IRAKASLEON FORMAZIOA: BIZIKASI EKIMENA
Irailaren 6an, Urola kostako Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko irakasleok Getariako Iturzaeta ikastetxean bildu ginen BIZIKASI EKIMENAREN formazio saio zehatza jasotzeko. BIZIKASI: Eskola jazarpenaren aurka egiteko eta elkarbizitza positiboa bultzatzeko Euskal Hezkuntza sistemak daukan ekimena da. Helburua: Ikastetxea, garapen pertsonal zein sozialerako ikasteko espazioa izatea. Beste hitz batzuekin esanda: “Ikasle, irakasle, familiak goxo egotea eskolan”.

2018ko Otsailean, ikastetxean bertan, gurasoek ekimen honi buruzko tertulia izan zenuten. Ekimena ezagutzeaz gain, eskola jazarpena eta gatazkaren arteko bereizketaz hitz egin zenuten, eta etxean seme-alabekin landu beharreko jarreren inguruko gogoetarekin bukatu zenuten. Oraingo honetan irakasleok jaso dugu formazioa.

Edozein giza-komunitatean ezinbestekoa da elkarbizitza, eta urteak dira ikastetxeak “Elkarbizitza Plana”ren, eta “Elkarbizitza Behatokia”ren bitartez sortu diren egoerak kudeatzen jardun duela. Urte hauetan egindako lana indartzeko, eta  gizartearen garapenarekin batera sortzen joan diren egoera-arazo  berriei erantzuteko Euskal Eskola Publikoak BIZIKASI ekimena  hasi du.

Formazio saioan landutako edukiak:

-Jazarpena.

-Eskola elkarbizitza.

-Eskola jazarpenaren ezaugarriak.

-Talde Dinamizatzailearen garrantzia eta lidergoa.

-Eskola jazarpenari aurre egiteko esku-hartzeak.

-Esku-hartzerako materialak eta estrategiak.

Ez dugu ahaztu behar ELKARBIZITZA uneoro lantzen jardun behar dugula.