Ikasturtearen hasiera Zumaiako Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu Zumaiako Herri Eskolak 2018-2019 ikasturteari irailaren 7an ekingo diola.

HH eta LHko ikasleek emango diote ikasturteari hasiera, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara.

  • Aita Mari eraikinean, HH eta LH 1go mailakoak.
  • Sagarbide eraikinean, LH 2.mailatik LH 6.mailara.

Egun horretan, bigarren hezkuntzatik aurrerakoek ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia izango dute, goizeko 10:00etan (autobusa ordu erdi lehenago irtengo da). Bertan tutoreak ikastaldeari ikasturtea aurkeztuko dio, hala nola ikasle-taldea, irakasgaiak, irakasleak, egutegia, ordutegia...

  • Sagarbide eraikinean: DBH 1 eta DBH 2.
  • Aita Mari (eraikin berrian): Batxilergoa.
  • Aita Mari (eraikin zaharrean): DBH 3, DBH4, Curriculum Anitzeko Ikasgela II, Zereginen Ikaskuntzako Gela, Batxilergoa 1 eta Goi Mailako Heziketa Zikloa.

Horrez gain, ikasturtean zehar izango dugun ordutegia ere aurkezten da:

DBH (HAUSPOA proiektua)

  • Irailetik ekainera, 08:15etik 14:15era.

BATXILERGOA 1. Maila

  • Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan: 08: 15etik 15:10era
  • Ostiralean: 8:15etik 14:15era

BATXILERGOA 2. Maila

  • Astelehen, astearte eta ostegunetan: 08:15etik 15:10era.
  • Asteazken eta ostiraletan, 08:15etik 14:15era.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

  • 08:15etik 14:15era