baleike.eus

AUZOLANEAN HERRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018-07-16 14:11
Zumaiako Herri Eskolak, etengabe gizartearekin batera egoera eta behar berrietara egokitzeko duen apustuan, pausuak ematen jarraitzen du. Aurrera egite horretan beharrezkoa ikusi da espazio fisikoen eta ikasgelen hobekuntza. Nahi horretan, Lubaki Guraso Elkarteak auzolanean jarduteko erronka itzela bota du uztaileko egun hauetan.

Erronka bota eta  nola erantzungo ote zuen eskola komunitateak? Ausartegiak izan ote ginen?

Egun hauetan ikasi dugu zein indartsua den gure ekosistema, guraso eta langile, guztiok batera aritu gara elkarlanean. Ikasgeletako espazioak hobetu eta eraldatu ditugu, gure ikasleak ingurune atseginago batean egon daitezen. Asko izan zarete laguntzera hurbildu zaretenok, bakoitza bere ahaleginean, goizez, arratsaldez, edo lanetik bueltan. Lan banaketa bikaina izan da, batzuk altzariak mugitzen, margotzen, garbitzen, beste batzuk bitartean seme-alabak zaintzen. Zenbat lan, baina zein ondo pasa dugun !!!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu, bihotzez, amesten dugun eskola lortzeko bidean pausuak ematen laguntzeagatik. Eskola komunitateak, ekosistemak, jasotako erronkari erantzun dio eta hurrengoei erantzungo diola ere ziur gaude.

Ez daukagu sentitzen duguna adierazteko hitz hoberik:

MILA-MILA ESKER!!!

Gozatu uda eta datorren ikasturte arte!!

ARGAZKIAK


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa